MAKRO BEZERO IZATEAREN ABANTAILAK

Milaka produktu desberdin

Makrok merkatuko sorta handiena eskaintzen dizu. Milaka erreferentzia izango dituzu behar duzun artikulua edo marka eskura dezazun.

Elikagai produktuak eta elikagaia kez diren produktuak eskuragarri dituzu, adituek arreta handiz hautatutakoak eta leku bakoitzean bertako gustuei moldatutakoak. Beraz, gure sorta bertakoa, nazionala eta nazioartekoa da.

Produktu freskoak gerorako telefonoz gorde

Makroko produktu freskoen atala paregabea da. Egunero, goizean goiz, freskotasunari, kalitateari eta prezioari dagokionez merkatuko produktu onenak jasotzen ditugu.

Eta gainera, telefono dei bakar baten bidez, fax bidez edo e-mail bidez, modu erosoan gerorako gordetzeko aukera izango duzu. Eta Makrora iritsi bezain pronto, zure eskaria fakturatzeko prest izango duzu.

Formatu izugarriko konponbideak

Makron formatu bereziak dituzu, ostalaritzaren eta elikagai xehekarien beharretara moldatutakoak. Gehiago aurrezteko aukera ematen duten tamaina erosoagoak dituzu eskuragarri.

Kalitate-prezio harreman onena
 
Makrok dirua irabazi ahal dezazun prezio eta marka onenak eskaintzen dizkizu. Prezio errentagarrienean kalitate onena ziurtatzeko behin betiko kontrolak ezartzen ditugu.

Zehaztasunez xehatutako fakturak

Zure kontabilitatea errazteko, Makrok faktura bakoitzean produktu bakoitzaren deskribapena, unitate kopurua, prezioa eta dagokion BEZ, zehazten du.

Gainera, bizkortasun handiagoa eskaintzeko, ordaintzeko kutxa kopuru handi bat dugu. Eta, nola ez, ordainketa egiteko txartela nagusienak onartzen ditugu.

Berezko marka

Makron ere gureak diren berezko markak saltzen ditugu: Makro Quality, Aro, Charle's House (whisky), Lion Heart (ginebra), White Diamonds (ron), Fjrowka (vodka), Felsgold (Alemaniako garagardoa) eta elikagai markak ez diren beste asko (Watson eta Tarrington House). Denak kalitate eta prezio onenarekin. 

Zerbitzuak

• Doako aparkalekua.

• Zentro gehienetan Makro jatetxeak.

• Hotz gordailuak trukatzeko makinak (hotz katea ez mozteko).

• Etengabeko ordutegia astelehenetik ostiralera, Madrilen baita igandetan ere.

• Erabilerrazak diren orga profesionalak.

• Seinalizazio argia eta erraza.

• Gure adituen etengabeko aholkularitza.