KALITATEA ETA SEGURTASUNA

GURE KONPROMISOA: "KALITATEA PREZIO ONENEAN"

Konpromiso hau egikaritzeko, denek Kalitate Sailak zuzentzen duen sistema zorrotz baten arabera egiten dugu lan. Sistemak bost funtsezko oinarri ditu:

1. Gestión de compra orientada a asegurar la calidad de los productos adquiridos.1. Produktuen kalitatea ziurtatzeko erosketa kudeaketa. 

 - Ekoizpen prozesua kontrolatzen duten egiturak eta neurriak dituzten hornitzaileak hautatzen ditugu.

-  Produktu freskoen hornitzaileekin (berezko marka dutenak) kalitate hitzarmenak eginak ditugu. 

2. Gure biltegi guztietan Praktika Onentzako Plana. Autokontrol sistema bat dugu (HACCPan oinarrituta); sistemaren lehentasunak hotz katea eta garbiketa zaintzea da, bai egituraren eta ekipamenduaren garbiketa zein elikagaien manipulazioan.

Hau bermatzeko, albaitaritzan, elikagaien zientzia eta teknologian biologian... lizentziatuak dauden auditore talde bat dugu eta baita, produktuen analisia egiteko, bermea duten kanpoko laborategiak ere.

3. Krisi kudeaketa plana. Alerta-egoeretarako sare bat dugu. Sareak gure biltegi guztietan berehala ekiteko aukera ematen digu, eta horrela kalitate eta segurtasun arauak betetzen ez dituen edozein produktu salmentatik kendu dezakegu.

4. Etengabeko prestakuntza. Makron kalitatea gure profesionalen esku dagoela uste dugu. Horregatik, prestakuntza berezia jasotzen dute eta kalitatearen hobekuntzarako proiektu guztietan parte hartzen dute.

5. Gure bezeroekin hitz egin.   Paregabeko kalitatea lortzeko, gure bezeroekin kalitatearekin zerikusi duten proiektuei buruz hitz egiten dugu.

Horregatik, zuen zerbitzura jartzen dugu posta elektronikoko helbide hau, zuen galderak eta ideiak jasotzeko: eloy.quinones@makro.es.

Gerente de Calidad: Eloy Quiñones Díez