NOLA TRANSMITITZEN DA BIRUSA USTIAPENEAN?

Hegazti Gripearen birusa hondakinetatik eta arnas jariakinetatik kanporatzen da, eta ondorioz, honen transmisioa eta zabalpena lantegi barruetan eta ustiapen desberdinen artean honela gertatzen da:

• Infektatutako hegazti hondakinekin izandako kontaktu zuzenagatik, batez ere eginkariak.

• Kutsatutako pentsu, ur, ekipo eta arropengatik.

• Bide aerogenoa.

• Pertsona mugimendua. Kutsatutako arrautz, pentsu edo oilo-gorotzaren garraioa.

Ustiapenean birusa sartzea biosegurtasun neurriekin saihestu daiteke.

HEGAZTI USTIAPENETARAKO BIOSEGURTASUN NEURRIAK

• Hegazti basatiak sar daitezkeen lekuetan ez jaten eman hegaztiei.

• Hegaztiak bestelako hegazti basatiek ere erabiltzen dituzten ur iturrietatik urrun mantendu.

• Etxeko hegaztiak hegazti migratzaileen kontaktutik babestu.

• Ustiapenetik kanpoko ibilgailu eta pertsonak sartzea ahalik eta gehien mugatu. Ustiapenean sartzen diren langile guztiak erregistratu.

• Soilik ustiapenaren barruan erabiltzeko jantzi eta oinetakoak izan.

• Materialen, lan tresnen, boten eta ibilgailuen garbiketa eta desinfekzio neurri zorrotzak hartu, bai ustiapenera sartzean, bai hemendik ateratzean.

Nola jokatu hegazti gripea agertuz gero?

Hegazti gripearen agerpena azkar antzematea, honi arrakastaz ekiteko elementu giltzarrietako bat da.

Hegazti gripea dagoela edozein susmo izanez gero, dagokion Bertako Albaitaritza Unitateari jakinarazi beharko zaio, Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek gaixotasuna baieztatzea edo baztertzea ahalbideratuko duten laginak lortu ahal izan ditzaten.

INFORMAZIOA

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren web orria:
http://www.mapa.es/es/ganaderia/pags/influenza_aviar/influenza.htm
Telefonoa: 91 347 82 95

Hegazti gripearen garapenari buruzko Jarraipen eta Informazio Komisioak, Presidentzia Ministerioak duen hegazti gripeari buruzko web orri ofiziala:
http://www.gripeaviar.es/esp/index.html