KALITATE ITUNDUA: GURE BEZEROENTZAKO BALIOA

Zertan datza?

Berezko markako gure produktuak lantzen dituzten hornitzaile guztiek hasierako eta aldizkako ebaluazio prozesua jasaten dute, eta Kalitate baldintzak agertzen diren hitzarmenak eta/edo kontratuak sinatzen dituzte.

Hori guztia, Erosle, Kalitate eta Hornitzailearen komunikazio eta elkarlanaren bitartez.

Zer adierazten du ziurtapenak gure bezeroentzat?

Zure interesak bermatzen dituen eta Makroren kalitate konpromisoen betekizuna argi uzten duen sistema eraginkorra da.

Zeintzuk dira Makrok aukeratutako sistemak eta estandarrak?

Berezko markako Elikadura produktuen hornitzaileak:

IFSren araberako ikuskaritzak (Internacional Food Standard).

Berezko markako Ez Elikadura produktuen hornitzaileak:

BRCren araberako ikuskaritzak

Fruitu eta Barazkien hornitzaileak:

GlobalGAP ziurtapendun ekoizpena

Etorkizun hurbilerako gure helburuetako bat, berezko markako gure hornitzaile guztien ziurtapena da, gaur egun ikuskaritza erakunde independienteek bigarren aldiz egiten duten ikuskaritza ordezkatuko duena.

Hornikuntza kateko eragile guztien elkarlana arrakastarako ezinbesteko faktorea da.