NUTRIZIO-INFORMAZIOA

Elikadura orekatuaren garrantzia:

Elikadura orekatuak nahikoa, osoa, egokia eta ahalik eta askotarikoena izan behar du. Hartutako kaloriak norbanakoaren gastu energetikoari egokitutakoak izan behar dira. Jarduera fisikoak, dieta egokiak eta bizi-ohitura osasungarriak osasunean eta ongizatean positiboki eragiten dute.

Espainian, Osasun eta Kontsumo Ministerioak Elikadura, Jarduera Fisikoa eta Obesitatearen Prebentziorako Estrategia landu du (NAOS), herritar guztien elikadura ohiturak hobetzea eta jarduera fisikoa egiteko ohitura sustatzea helburu dituena.

Elikadura orekatua lortzeko elikagai mota guztiak kantitate egokietan hartzea beharrezkoa da:

• Karbohidratoak: energia iturri dira.

• Koipeak: energia “kontzentratu” iturri dira eta bitamina liposolubleen eramaileak.

• Proteinak: organismoaren egitura oinarria dira.

• Bitaminak eta gatz mineralak: organismoak funtzionatzeko ezinbestekoak. Horien artean, sodioa (gatzean dagoena), kantitate handitan hipertentsioa bezalako gaixotasunak agertzea errazten duena.

 Zuntza: heste-igarotzea aldezten du, eta zenbait gaixotasun agertzea prebenitu.

NUTRIZIO-ETIKETATUA >>