ELIKADURA ALERGIAK

 

Elikagaien kontrako erreakzioak dira, hauek irensteagatik, kontaktuagatik edo arnasteagatik. Alergenoak izeneko substantziek eragiten dituzte, elikagaien parte direnak. Tartean dauden elikagaiak herritar gehienentzat guztiz osasungarriak diren arren, kaltetutako pertsonengan, are kantitate txikiek ere erreakzio larriak eragin ditzakete.

Alergiak sarrien eragiten dituzten elikagai taldeak:

• Glutena duten zerealak: garia, zekalea, garagarra, oloa...
• Arraina, Krustazeoak eta Moluskuak
• Arrautzak
• Kakahueteak
• Soja
• Esnea
• Azaldun fruituak: almendrak, urrak, intxaurrak, anakardoak, pistatxoak…
• Apioa
• Ziapea
• Sesamoa
• Sulfitoak
• Lupinuak
• Aurreko guztietatik eratorritako produktuak.

2003/89/CE Zuzentarauaren eta honi egindako ondorengo zuzenketen ondoren, kontsumitzailearengan erreakzio alergikoak eragin ditzaketen osagai edo substantzia guztiek, elikagai produktu batean badaude, etiketan argi adierazita agertu beharko dute.

Elikadura enpresetatik eta banaketenetik ekintzak egiten ari dira, elikagaien etiketatze aldaketa esaterako, kontsumitzaileari alergenoak dauden ala ez informazio handiagoa eta argiagoa emateko.

Elikadura alergien sintoma ohikoenak erreakzio orokorrak izan ohi dira, intentsitate aldakorrekoak, azalean eta traktu gastrointestinalean azaldu ohi direnak; arnas traktuan edo beste sistema batzuetan ez dira horren ohikoak. Oso erreakzio larriak ager daitezke, bihotz-hodietako erasana, hipotentsioa eta konortea galtzea, esaterako (talka anafilaktikoa). Berehala agertu ohi da, ia beti elikagai bat hartu eta ordubete baino lehenago.

Tratamendua alergia eragiten duen elikagaiarekin kontaktua eta hau irenstea saihestean datza, beti ere beharrezko neurriekin eta mediku diagnostikoaren bitartez.

HORECA:
Jatetxeak eta jateko beste zenbait leku publiko arrisku handiko eremuak dira elikagaiei alergia dieten kontsumitzaileentzat, eta hori dela eta, jatekoen osagaiez informazioa emango zaie. Zalantzarik badago, alergiaz kaltetutako kontsumitzaileak ez du jateko hori eskatu behar.


Informazio gehiago: Elikagaiei eta Latexari Alergia diotenen Espainiar Elkartea (AEPNAA)