On praktikoak

Salmonella  Informazio gehiago >>

Elikagaiak manipulatzeko orduan oinarrizko gomendioak, elikadura toxiinfekzioak saihesteko:

1. Ongi ontziratu eta etiketatutako produktuak lortu, beti ere baimendutako hornitzaileengandik.

2. Hoztutako elikagaiak 0 eta 4ºC bitartean mantendu, orokorrean, eskuratzen diren unetik erabili arte. Ez hotz-katerik hautsi garraioa bitartean.

3. Hozkailu eta izokailuetan aire hotzak zirkula dezan utzi behar da, eta ez dira beraz gehiegi bete behar.

4. Hoztuta dauden elikagaiak desizoztu eta inoiz ez izoztu berriz desizoztutako elikagai bat.

5. Langile, instalazio, ekipo eta tresnen higiene baldintza zorrotzak. Garbiketa produktuak elikagaietatik urrun bildu, armairuetan edo berariaz itxitako geletan.

6. Elikagaiak manipulatu bitartean, kutsadura gurutzatuak saihestu, batez ere gordinetatik prestatuetarakoak, eta baita hegazti haragi edo arrautzetatik, beste elikagaietarakoak ere:

      • Eremu eta tresnak desberdinduz, produktu mota bakoitza manipulatzeko, adibidez kolore kodearekin: Makro tresnetan dauden aukerak ikusi.
      • Hoztutako produktuak ondo itxitako ontzietan biltegiratu.
      • Eskuak sarritan garbitu, beti hondakin edo elikagai gordinak manipulatu eta gero, eta prestatuko produktuak manipulatu aurretik.
      • Elikagai gordinekin kontaktuan egon diren tresnak lehenbailehen garbitu eta desinfektatu.

7. Landutako produktuak ahalik eta azkarren hoztu eta inoiz ez giro tenperaturan utzi. Tenperatura jaistaileak erabiltzea gomendatzen dugu.

8. Berotan mantentzen diren elikagaiak, adibidez, zerbitzu libreko buffeta, gutxienez 65ºC-tan kontserbatuko dira eta eguna bukatzean bota egingo dira.

9. Prestatu baino lehen fruta eta barazkiak garbitu. Gordinean kontsumitzen bada, adib. entsaladak, elikagaientzat balio duen berariazko produktuarekin garbitu, etiketan adierazitako dosian eta uretan pasatu.

10. Prestatu berritako elikagaiak hotzean gorde kontsumitu arte. Kontsumitu aurretxoan zerbitzatu.