|
1.- Zeintzuk dira produktu galkorren freskotasun baldintzak?
Sartu gure produktu fresko, haragi, arrain eta fruta eta barazkientzat eskatzen diren freskotasun bereizgarrien laburpenera hemen>> Gainera Galkorren sailetako bakoitzean, gure biltegian, salmentan dauden produktu fresko guztien fitxa teknikoak kontsultatu ahal izango dituzu.
Makrok bere produktu guztien freskotasun baldintzak bermatzen ditu, hornitzaileak ondo aukeratuz eta merkantziak kudeatuz, FIFO stock errotazio sistemaren bitartez (First In First Out, sartzen lehena irteten lehena da), hotz-katea mantenduz, manipulazio praktika onekin eta gure biltegi guztietan HACCP sistema egoki ezarriz.
2.- Zer da AKKPA edo HACCP?
Arrisku eta Kontrol Kritiko Puntuen Analisia, ingelesez, HACCP Hazard Analysis and Critical Control Points. Edozein elikadura saltokitan ezartzea nahitaezkoa da, elikadura segurtasun maila altuagoa lortzen lagunduz.
3.- Zer kontrol egiten ditu Makrok bere produktuen kalitatea bermatzeko?
- Gure hornitzaile guztiekin kalitate adostua. - Gure hornitzaileen kalitate ziurtagiriak. - Gure hornitzaileen instalazioetan kalitate ikuskaritzak. - HACCP sistemaren ezarpena gure biltegi guztietan. - Gure produktuen analisia laborategi independenteetan.
4.- Nola ezagutu dezaket produktuen jatorria?
Ontziaren etiketan edo produktu bakoitzaren informazio taulatxoetan adierazia:
Behi-haragia: jatorria, lodikuntza, hilketa eta zatiketa.
Arraina, ekoizpen metodoaren arabera:
Aterakuntzazko arrantza: FAO arrantza eremua. FAO eremuen mapa hemen. Arrain haztegia eta ur gezeko arrainak: jatorria
Frutak: informazio taulatxoan adierazten da jatorria.
Txarkuteria, esnekiak eta elikadura lehorra: ekoizlearen osasun erregistroa nahitaezkoa den produktuetan adierazten da. Animalia jatorriko produktuetan obalo baten barruan dago.
5.- Nola garraiatu dezaket produktu galkorra nire saltokiraino?
Hozkailua duen ibilgailurik ez baduzu, erosketa edukiontzi isotermoetan garraiatu ahal izango duzu, eta bertan hotz metagailuak sartuko dituzu, produktua tenperatura egokian mantentzeko:
0-5ºC hoztutako produktuak -18ºC izoztutako produktuak
Gure biltegi guztietatik ateratzean, doako zerbitzua aurkituko duzu hotz metagailuak elkartrukatzeko, garbiak eta izoztuak.
6.- Zer garbiketa produktu erabil dezaket nire saltokian?
Atal hauetan bildutako produktuak:
1.- Garbigailuak eta berezko markadun garbigarriak, hortik fitxa teknikoetara eta segurtasunekoetara sartu ahal izango zara.
2.- HACCP eta Makro konponbideak, bertan gainera saltoki mota bakoitzerako gomendatutako produktuak kontsulta ditzakezu (errestaurazioa, minorista, harategia eta okindegia-gozotegia) eta zeure berezko garbiketa plana landu.
7.- Zer da eta zertarako balio du fitxa teknikoak?
Produktu baten bereizgarri guztiak deskribatzen dituen dokumentua da: fisiko-kimikoak, mikrobiologikoak, organoleptikoak, konposizioa, bizitza erabilgarria, etab. Saltokian erabilitako produktuak ederki definituta izatea ahalbidetzen du, zure AKKPA planen parte izanik: garbiketa plana, hornitzaileen kontrola, etab.
Gure berezko markadun elikadura produktu guztien fitxa teknikoetara sar zaitezke, eta baita gure garbiketa produktuetara ere, gure web gunean.
8.- Nola ezagutu ditzaket produktu baten konposizioa eta elikadura bereizgarriak?
Bere elikadura etiketaren bitartez, berezko markadun gure produktu guztietan agertzen dena. Kontsultatu web guneko elikadura informazioaren atala informazio gehiagorako.
9.- Glutenik gabeko zer elikagai eros ditzaket Makron?
FACE-ko (Federación de Asociaciones de Celíacos de España) zerrenda eguneratuetan adierazitakoak. Sartu zuzenean beraien web gunera: www.celiacos.org
10.- Zer da trazagarritasuna?
Elikagai baten arrastoa aurkitu eta jarraitzeko aukera, ekoizpen, eraldaketa eta banaketa etapa guztietan.
11.- Ez dut beharrezko informazioa aurkitzen, zer egin dezaket?
Kontaktatu Makro España-ren Kalitate Sailarekin e-mail bidez, gure Iradokizun/Kontsulta atalaren bitartez, beharrezko edozein informazioren berri eskatuz.
Eskertzen dizugu Makron jarritako konfidantza. |