|

|
Babestutako jatorrizko deitura (BJD): inguru geografikoaren faktore naturalek eta giza faktoreek eragiten dute bere kalitatean edo bereizgarrietan, eta ekoizpena, eraldaketa eta lanketa izena ematen dien mugatutako eremu geografiko horretan egiten dira beti, adibidez, Cabrales gazta, Guijuelo urdaiazpiko iberikoa, Galiziako muskuilua, Casargo opila, Asturiasko sagardoa...
|
|

|
Adierazpen geografiko babestua (AGB): jatorri geografiko bati lotuta egon daitekeen bereizgarri jakinen bat edo ospea edo bestelako ezaugarri bereziren bat dute, eta izena ematen dion eremu geografiko mugatuan ekoitzi, eraldatu edo landuko da, (adib., galiziar lakoia, Nafarroako zainzuriak, Avilako haragia, Mailorkako ensaimada eta sobrasada, Xixonako eta Alikanteko turroia...
|
|

|
Bermatutako berezitasun tradizionala (BBT): beren kategoria bereko beste elikagai batzuen bereizgarri zehatz desberdintzaileak dituzte. Lehengai tradizionaletatik abiatuz ekoitzi behar dira, edota konposizio, ekoizpen edo eraldaketa tradizionala edo eskulangintzazkoa izan behar dute:serrano urdaiazpikoa, baserriko esne ziurtatua, panelletak eta olio-opila.
|
|

|
Produktu ekologikoak: nekazaritza edo abeltzaintza ekologikotik eratorriak, substantzia kimikorik erabili gabe ekoitziak, (pestizidak, ongarriak edo sendagaiak), landareen eta animalien hazkuntza-erritmoa errespetatuz, substantzia artifizialik gehitu gabe landua, hala nola, gehigarriak, koloratzaileak, zapore-emaileak, aromak.
|
Informazio gehiago MARMren web gunean, hemen >> |